martes, 22 de noviembre de 2016

SARRERA


ETXEAN ZAUDELA GUZTIZ ASPERTUTA ZEREGINIK EZ DUZULA? UTZI AITZAKIAK ALDE BATERA ETA ETORRI GUREKIN EGUN BIKAINA PASATZERA! 

Euskal Pilotaren mundu zirraragarri hau ezagutzeko aukera paregabea duzue honakoa. Hainbat jarduera ezberdin izango dituzue probatzeko, euskal pilotaren inguruko espezialitate gehienak eta espezialitate hoietan adituak diren jokalariak izango dituzue edozein galdera egiteko eta haiekin solasean aritzeko. 

Blog honetan guk eskeintzen ditugun aukeren, baliabideen, daten, instalazioen etab. inguruko informazioa duzue eskuragarri eta bertan azaltzen dira guk lortu nahi ditugun helburuak. Edozein arazo, galdera edo zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jarri inongo arazorik gabe. 

Beraz, emozioz beteriko egun hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hori bai izerdia botatzeko beldurrik ez izan. EZ AHAZTU ZUTAZ GAIN ZURE INGURUKO JENDEA ERE ETORTZEA, ZUREKIN BATERA ESPERIENTZIA HONETAZ DISFRUTATZERA. Dakizuenez bizitzan eta kirolean ez dago OZTOPORIK! EGURRA!

http://static.wixstatic.com/media/0a9e38_9bf0e54596774fed9d1552b7c79fe0b8.jpg_srz_603_452_85_22_0.50_1.20_0.00_jpg_srz

21 comentarios:

  1. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
    Respuestas
    1. 1-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko akatsak:
      -Grafikoak eta lagungarri izan daitezkeen eskemak erabili.
      -Ez duzue ariketen bideorik txertatu.
      -Elkarrizketan denek egin dituzue galderak?
      -Hizkuntzaren aberasgarria eta idatzia erakargarria eta argia da. Hala ere, akats minimo batzuk aipatzearren: beraein (beraien), bezela (bezala), urritsasun (urritasun), zango (izango), istagram (instagram).

      2-Ebaluazio irizpide zehatzen akatsak:
      -Erabiltzaileen adina?
      -Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. (HAU FALTA ZAIZUE, BAITA JARDUERA/ARIKETA HORIEN BIDEOAK!!!)
      Bestelakoak (zuekin harremanetan jartzeko moduak eman dituzue, baina ZUEN ARGAZKIA ipintzea komenigarria litzake).

      3-Kalifikazioa:
      9´5

      Eliminar
  2. Haitz Amunarriz Tife
    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, lehenengo maila

    ResponderEliminar
  3. Leire Olazabal Urzuriaga. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1.maila.

    ResponderEliminar
  4. Leire Juanbeltz Mitxelena. Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1. maila.

    ResponderEliminar
  5. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  6. 1. Ebaluazio irizpide nagusiei dagokienez, blog ona dela iruditu zait, bai erakargarria delako eta baita ere irizpide guztiak betetzen dituelako. Informazioa, elkarrizketa baten erabilera batez ere azpimarratuz. Beste aldetik IKT-en erabilerari dagokionez ez da oso ugaria ugaria da ; argazkiak eta gutxi gehio. Testuari dagokoionez, ondo idatzia dago, ortografia aldetik akatsik gabea baita.
    2. Ebaluazio irizpide zehatzei dagokienez; helburua argi trasmititzen da,gurpildun aulkietan dauden pertsonei pilota mundura gerturatzea. Intalazio eta materialen inguruko informazioa ere ongi zehaztua dago eta gastuen aurrekontua ere bai. Bideoren bat jartzea eta diseinuari dagokionez zerbait erakargarriagoa izatea blogga asko hobetuko luke.
    3. Kalifikazioari dagokionez, hau da nire nota: 8’5
    4. Asier Alonso Rodriguez (1. maila JFKZ)

    ResponderEliminar
  7. 1. Blog honetan aurkezpena oso ongi dago. Oso erakargarria da, eta informazioa modu argian aurkitu daiteke. Helburuak oso argiak daude (atal batean bereizita) eta bloga orokorrean oso osatuta dago. Irudiak daude, baina bideorik ez. Elkarrizketa eta inskripzio orria dago.
    2. Nire ustez, hobe egongo litzateke inskripzio orria bete ahal izatea, eta uste dut bideoren bat jartzea ongi egongo litzatekela. Erreferentziak jartzea falta da, eta ez dira grafikoak agertzen. Ene irudiko, pilota sustatzeko den blog batean soberan dago gastuak ipintzea, nahiz eta beharrezkoa izan kalkulu guztiak egitea presupuesto bat egiteko. Horrek jedea ez animatzea Dakar. Aurkezpena oso erakargarria da, eta gaia oso interesgarria.
    3. Esandakoak esanda, blogaren kalifikazioa 8
    4. Oskar Alen Otano, JFKZ 1. Maila

    ResponderEliminar
  8. Lan orijinala dela iruditzen zait eta sustapenereko ideia oso ona. Argi eta garbi erakusten dute euskara garbi eta txukunarekin nortzuk diren eta beraien helburuak zeintzuk diren.
    Beraien proeiktuko topaketetara jendea animatzeko ere lanak errazten saiatu dira frontoi eta instalazio hainbat jarriz bai eta horien kokalekua argi eta garbi non dagoen zehazten.
    IKT- aren erabilerari dagokionez lan txukuna da eta informazio ugari agertzen da bai eta hainbat bideo. Diseinuari dagokionez, zerbait alaiagoa egingo nuke, hau da irakurleari erakargarriaoa egiteko. Kolore bizi zein argazki gehixeago erabiliz.
    Bestalde, elkartearen gastuak ere jarri dituzte eta dena oso ondo adierazi dute.
    8 bat merezi dutela uste dut egindako lanagatik.

    ResponderEliminar
  9. Aukeratutako gaia nire gustukoa da, denak eduki beharko genuke edozer gauza burutzeko aukera, baina horretarako moldaketa batzuk burutu behar dira eta blogak oso ondo azaltzen du aipatutako guztia. Blog honetan ikusten da informazio iturri desberdinak erabili dituela, edukiak, iruzkinak eta informazioa gainera, era oso egokian antolatu duela uste dut, dena erraz aurkitzen delarik. Erabilitako hiztegia egokia da eta erraz ulertzen da. Argazkiak, bideoak eta elkarrizketak laguntzen dute informazioa gehitzeko eta ikusten da lana ondo burutu duela. Hobetzeko gauza bezala ikusten dutena, jarduerak azaltzeko orduan, sakontasun handiagoa eduki beharko lukeela. Antolatzaile mota, ezaugarriak, estaldura geografikoa, instalazioen tipologia, aurreikusitako gastuak eta harremanetan jartzeko modua oso forma egokian azaltzen du. Nire nota 9.5ekoa da.

    ResponderEliminar
  10. - Ebaluazio irizpide nagusien oinarria:
    1.1 Elkarrizketa badago, ondo landuta eta onod ikusten da nola beraien helburua bilatzen duten.
    1.2 Ondo antolatuta dago, pestaña bakoitzaren aurrean gaia burutzen da.
    1.3 Ez dago bideorik, baina argazkiak erabiltzen due eta nahiko ondo dago.
    1.4 Oso blog argia da eta erraza nahi duzuna bilatzeko.
    1.5 Ez da ikusten argizkirik beraien talde lana ilustratzen duena. Baina Blog guztietan ikusten da partehartzaileak eta agertzen dira.
    1.6 Hizkuntzaren aldetik ondo dago, argia akatsik ez eta ondo antolatuta.
    -Ebaluazio zehatzen inguruan
    1. Ez dago sarrerarik eta ondo egongo litzateke lehengo harremanen bat egotea azaltzeko zertaz joango den bloga.
    2. Ez dute jartzen zelako insituioa den.
    3. Parte-hartzaileak edozein izan dezake.
    4. Instalazioak ondo zehazten dute.
    5. Mateliala ondo zehaten dute, eta zeinek izanog diren parte-hartzaileak ere.
    6. Helburuak ondo zehazten dituzte.
    7. Gastuak ez dituzte zehazten.

    -Kalifikazioa: 8.
    José Echaniz Osés, JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  11. 1) EBALUAZIO IRIZPIDE NAGUSIAK: Datuak jasotzeko iturrien inguruan, elkarrizketa bat egin dute, espezialitateak praktikatzeko instalazioak aztertu dituzte, gastuen inguruan ere informazioa bilatu dute, baina artikulu zientifikorik irakurri ez dutela dirudi. Aurkezpenaren argitasunari dagokionez, oso ondo antolatuta dago, argazki egokiak erabili dira gauzak azaltzeko eta testuak zehaztasunez idatzita daude. IKT tresnen erabileraren inguruan ez dago gauza askorik, nahiz eta elkarrizketatu duten pertsonaren argazkia azaltzen den. Audio edo bideorik ez dago. Kolaborazio lanean ez dira aritu, ez baitago taldekide guztien argazkirik. Amaitzeko, hizkuntzaren aberastasuna egokia eta zuzena da, ez dago akatsik eta argi ulertzen da.
    2) EBALUAZIO IRIZPIDE ZEHATZEN INGURUKO OHARRAK: Proposatzen duten jarduera hurrengoa da: gurpildun aulkian egon behar duten pertsonek euskal pilotan aritzeko eta haien artean disfrutatzeko proiektu bat aurrera eraman nahi dute EAEko hiriburuetan. Antolatzaileek proiektu honen bidez ez dute irabazi asmorik izango, haiek nahi dutena gurpildun aulkian dauden pertsonak pilota mundura murgiltzea eta honen bidez disfrutatzea da. Horretarako, balio batzuk aurrera eramaten saiatuko dira. Jarduera honetan parte hartzea posible izateko gurpildun aulkian egon beharra da baldintzetako bat, edota haien familiarra edo laguna izatea… Aurreikusitako gastuak altuak dira, 2000 euro baino gehiago jarriko baitituzte hasierako inbertsiotzat, soldatak kontatu gabe. Gehiegizko gastua da, behar bada erremintak klubei eskatuz dirua aurreztuko lukete. Haiekin kontaktuan jartzeko baliabideak anitzak dira eta argi azalduta daude, eta gainera, bideo batzuen estekak jarri dituzte. Amaitzeko, elkarrizketa bat egin diote Usurbilgo pilota klubeko entrenatzaileari, oso interesgarria suertatu daitekeena.
    3) KALIFIKAZIOA: 8,5
    4) Alaitz Ruiz Espinal
    Hezkuntza eta Kirol Fakultatea, 1go maila.

    ResponderEliminar
  12. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  13. 1.
    1.1. Artikulu edo aldizkariei dagokionez ez dira asko erabili, baina Jurgi Olasagastiri elkarrizketa bat egin diote.
    1.2. Ordenatuta dago, jarraitzeko erreza da eta aurkezpena argia da.
    1.3. IKT tresnekin moldatu dira, bideoak eta nahiko argazki ipini dituzte blogean, baina elkarrizketa idatziz jartzeaz gain, audioa gehitzea hobe litzateke.
    1.4. Blogaren diseinua ondo dago, jarraitzeko erreza da, atalka banatuta dago eta argi ikus daiteke atal bakoitzean aurkituko den informazioa.
    1.5. Kolaborazioari dagokionez, ez dago kolaborazioa egon dela baieztatzen duen argazki edo bideorik, beraz ezin da jakin.
    1.6. Hizkuntza era zuzenean erabili dute, ortografia zainduz.
    2. Orokorrean, blogaren antolaketa ondo dago, baina informazioa falta da, proiektua gehiago garatzea komenigarria da. Taldearen argazki edo bideoren bat gehitzea ere komeni da. Beste blog gehienetan ez bezala, gastuak jarri dituzte, beraz hori ere kontuan izan behar da.

    3. Aurreko guztia kontuan izanda, 8,5.

    - Ane Extremiana Panera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1. maila

    ResponderEliminar
  14. 1. Bloga modu sinple eta argian egina dago. Erakundeari eta proiektuari buruzko informazioa oso zehatza eta adierazgarria da, dena ongi explikatuta dagoelako . Hizkuntzari dagokionez, hizkuntza simplea eta ondo erabilia dago, akats ortografikorik gabe. Kolaborazio lana adierazgarria da bi taldekideen arteak, blogean atalak banatuta dituztelako. IKT teknikei dagokienez, asko daude eta multimedia asko erabili dute, adibidez elkarrizketa oso egokia da. Honetaz aparte, ordutegiaren presentazioa ez da egokia niretzat.
    2. Proposamenaren datuak, ezaugarriak, espazioa, materiala… ederki azalduta daude. Informazioari begiratuta, informazioa oso egokia da eta bibliografía ere ondo egina dago.
    3. 7,5 da Oztoporik ez! Blogaren nota.

    ResponderEliminar

  15. 1. Bloga oso erakargarria eta interesgarria iruditu zait. Irizpide guztiak betetzen ditu eta gainera oso ondo azalduz eta asko sakonduz. Informazioa bilatzea oso erraza da blogak duakan antolamendu onari esker. Hizkuntza aberastasuna nabaria da blog osoan zehar eta ez dauzkate akats ortografikoak. Talde lana oso nabaria da. Orokorrean, oso lan ona egin dute. Hala ere, ez ditut erreferentziak aurkitu.

    2. Blog oso interesgarria eta oso erakargarria. Sarreran argi eta garbi uzten dizute zeri buruzkoa izango den bloga. Asko gustatu zait bloga antolatzeko modua. Gai oso zaila aukeratu dute eta oso ondo maneiatu dira. Ni kasu horretan aurkituko banintz, dudarik gabe parte hartuko nuke hauek eskainitako aktibitatean.

    Nota: 9
    Julen Smaniego Sagastume, JFKZ 1.maila

    ResponderEliminar
  16. 1-Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika):

    Antolaketa ez da guztiz “egokia” baina ez da bereziki zaila behar dena aurkitzea ere. Itxuraz ez da bereziki erakargarria baina zaindua dago. Irudiek eta hori hobetzen dute. Talde lan bat dela ikusten da, hau da, denek begiratu dutela besteen lana eta elkarren artean hartu dituztela erabakiak.

    2-Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak:

    Hizkuntza sinplea eta akats gutxikoa erabili dute. Informazio asko sartu dute, batzuetan (detaile) gehiegi. Eskatutako informazioa badauka eta lanaren galderari oso zuzen erantzuten dio. Proposatutako hainbat ariketa faltan bota ditut , hori plangintzan sartu zitekeen. Informazioa hobeto sailkatuta eta ariketak jarrita primeran egongo litzateke!!

    3-Kalifikazioa: 8,5.

    Mikel Zubieta

    ResponderEliminar
  17. 1. Ebaluazio irizpide nagusien inguruko zuen oharrak (e-rubrika).
    1.1. Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dituzue, baina artikulurik ez, ez eta libururik ere. Elkarrizketa interesgarria egin duzue. Erreferentzien atala jarri, textuan berauek aipatuz.
    1.2. Aurkezpenaren argitasuna. Testua ordenatua dago, zehaztasunez idatzia (betelanik gabea), galderari erantzuten dio. Testua erakargarria da.
    1.3. IKT-tresnen erabilera. Zuen sorkuntza faltan bota dut, nahiz eta erabilitako bideo eta argazkiak egokiak izan (nondik atera dituzuen zehaztu).
    1.4. Blogaren diseinua. Bloga erabilterraza da, argia, ordenatua, erakargarria. Atal ezberdinak ditu garatutako alderdien arabera (jarduerena iruditu zait osatu gabea).
    1.5. Kolaborazio lana. Ez da ebidentziarik aurkeztu.
    1.6. Hizkuntzaren aberastasuna eta kalitatea. Idatzia erakargarria eta argia da. Ortografia akatsik gabea.

    2. Ebaluazio irizpide zehatzen inguruko zuen oharrak.
    • Sarrera oso aproposa da.
    • Antolatzaile mota (erakunde publikoa, irabazi asmorik ez duen erakundea...) eta beronen ezaugarriak zehaztu dira.
    • Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarriak eta estaldura geografikoa zehaztu da.
    • Praktikatzeko eskura dituzten edo behar dituzten instalazioen kopurua eta tipologia zehaztu da. Agian, parte-hartzaileentzat erakargarri suertatzeko, ezaugarri batzuk indartu (pilotaleku estaliak, irisgarritasuna bermatua, aldagela egokiak…).
    • Giza baliabideak (jarduera garatzeko beharrezko pertsona kopurua eta berauen betebeharra) zehaztu da.
    • Material baliabideak (tipologia eta kopurua). Pala luzea, motza eta bestelako erremintak egokiak iruditzen zaizkizue hasiberri diren pilotari hauentzat? Kopuruak zehaztu erreminta bakoitzeko, aurreikuspena gutxienez.
    • Proiektuaren helburu zehatzak. Oro har egokiak dira, baina bosgarrena (“5- Euskal Pilotako profesionalengandik ikastea”) ez duzue gaineratu beharrik, ezta?
    • Jarduera motak eta kopurua. Zehaztu ahalik eta gehien. Agian bideo baten bidez ariketa/jarduera motak aurkez zenitzakete, faltan bota dut. Atal hau garatzea ezinbestekoa da gure arloan (parte-hartze aktiboa bermatzeko).
    • Aurreikusitako gastuak. Oso egoki jarri duzue, nahiz eta oso positiboak izan.
    • Bestelakoak jarri dituzue (zuekin harremanetan jartzeko moduak, intereseko estekak, praktika egokiak edo esperientzia interesgarriak…).

    3. Kalifikazioa: 8.

    4. Oidui Usabiaga Arruabarrena. Euskal Pilotaren eta Tenisaren Oinarriak ikasgaiko irakaslea Hezkuntza eta Kirol Fakultatean.

    ResponderEliminar
  18. Gaia oso interesgarria iruditu zait eta gainera ondo landua. Estteika aldetik kolore biziagoak erabiliko nituzke, irakurleen arreta deitzeko eta blogari alaitasuna emateko. Proiektua polita iruditu zait eta ondo antolatua, helburuak atal batean bereiztuz eta honela argi utziz proiektua. Euskararen aldetik argi idatzita dago, hainbat akats ikusi ditut baina nire ustez azkar idaztearen ondorioz izan dira (beraein, bezela, urritsasun…). Blogan zehar argazki gehiago edo bideoren bat faltan bota ditut. Partaide guztien kolaborazioa ez da argi ikusten, adibidez elkarrizketan ez dutelako guztiek hitz egiten.
    Orokorrean bloga interesgarria iruditu zait. Antolaketaren inguruan nik haainbat gauza aldatuko nituzke. Azkenik, errefenrentziak ipintzea falta da edo nik behintzat ez ditut aurkitu.
    Nire kalifikazioa: 8

    Irati Etxarri Munarriz

    ResponderEliminar