ANTOLATZAILEAK



Oztoporik EZ! Elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea izango litzateke. Gure asmoa ez da izango dirua irabaztea, nahiz eta begiraleek beren soldata izango duten. Jarraian gure elkartearen oinarri izango diren xedea, ikuspegia eta balioak azalduko ditugu:

·         Xedea: Gurpildun aulkian dauden pertsonak Euskal Pilotaren mundura gerturatzeko, bizi kalitatea hobetzeko eta ohitura osasuntsuak sustatzeko aisi aktibo alternatiboa eskaintzea.

·         Ikuspegia : Jarduera fisikoa eta ludikotasuna uztartuz gurpildun aulkian dauden pertsonentzat Euskal Pilota oinarri duen jarduera erakargarriak eskaintzen dituen elkarte erreferente bihurtzea.

·         Balioak:
-Aniztasuna: Lankide zein bezeroen kultura, erlijio, sexu, arraza, jatorri, ezaugarri pertsonalak onartzea. 

-Errespetua: Gure egunerokotasunean egindako ekintza zein lan, lankide, ingurugiro eta bakoitzaren osasunarekiko begirunea gure elkartearen ardatz nagusiak izango dira.

-Lankidetza: Lankideen arteko kooperazioa ezinbestekoa da jarduerak sortu, adostu eta aurrera eramateko.

- Sormena: Jarduera berritzaileak sortzeko eta martxan jartzeko ekimena gure langileen ezaugarri nagusia da.

9 comentarios:

  1. García de Garayo Moreno, Irantzu
    Kirol eta Hezkunta Fakultatea, 1. maila
    Iruzkina: Multimedia anitz eta egokia erabilia arren, ez dago taldeko argazkirik. Beste alde batetik, proiektu horretan egingo diren ariketen berri ez du ematen; ez daude ezta adierazita ezta zehaztuta ere. Ordutegiaren antolaketa ez da ikusgarria (taula baten bidez adierazita, abdz). Ez dira agertzen informazio iturririk. Blogaren antolaketa ona.

    ResponderEliminar
  2. Iruzkina:
    Bloga modu sinple bezain argian egina dago. Erakundeari eta proiektuari buruzko informazioa asko da eta materialak eta jarduerak ere ongi zehaztuta ageri dira. Hasierako gastuak, irabaziak… sakonki azalduta daude. Gainera informazio gehiago nahi izanez gero, hainbat esteka jarri dituzte aukera hau emanez.
    Ongi idatzita dago, baina agian kolore edo modelo aldetik erakargarritasun pixkat falta zaiola esango nuke, nahiko sinplea dela ematen duelako. Aldaketa txiki batzuekin sekulako profesional itxura hartuko lukeelakoan nago. Askotan itxurak edukiak bezainbeste edo gehiago balio du.
    Lehenarekin jarraituz; praktiketarako instalazioak, material kopurua eta jarduera motak egoki azalduta daude, edozeinek ongi ulertzeko moduan. Elkarrizketak asko ematen dio, izan ere, mundu hau ongi ezagutzen duen eta bertan lan egiten duen profesional bati egina da, bikaina jendearen arreta bereganatzeko.
    Kalifikazioa: 8
    Mendizabal Alberdi Ioritz, Jarduera fisikoa eta kirolaren zientzien fakultatea-1.maila

    ResponderEliminar
  3. Andoni Escalona Iruarriz, Jarduera Fisiko eta Zientzien Fakultatea, lehenengo maila.

    ResponderEliminar
  4. Aitor Grande Diaz

    Jarduera fisiko eta Zientzien Fakultatea. 1 maila

    ResponderEliminar
  5. Ez dute inongo erreferentziarik jarri baina blogaren aurkezpena argia da, testua ordenatuta eta zehaztasunez idatzita dago, alegia. Testuek beren galderei era egokian erantzuten diote.
    Bestalde, hainbat argazki, hiperesteka eta bideo txertatu dituzte.
    Ez da inon ikusten denen argazki edo bideorik. Izan ere, ez baita beraietako bat ere ez agertzen publikatutako bideo eta argazkietan
    Euskararen aldetik primeran dago!
    Jarduera hauetan parte har dezaketen erabiltzaileen ezaugarri eta estaldura geografikoa zein den azaldu dute, baita praktikatzeko eskura dituzten instalazio kopurua eta tipologia.
    Haien helburuak zein diren argi azaldu dute zerrenda batean, baita zein diren haiek aurreikusten dituzten gastuak ere.
    Hala ere, haiekin harremanetan jartzeko ez dute inongo baliabiderik adierazi.
    Leire Juanbeltz Mitxelena. Jarduera Fisiko eta Kirolaren zientzien fakultatea. 1.maila

    ResponderEliminar
  6. Lehenengo ebaluazio irizpidea ikustean, argi dago bloga egiterako orduan hainbat erreferentzia behatu dituztela,hiru hain zuzen ere eta honetaz gain beraien blogaren aberastasuna handiagotzeko hiru bat bideo jarri dituzte, elkarrizketa bat ere egin dute gurpildun aulkian ibiltzen diren pertsonak entrenatzen dituen Jurgirekin. Testu moduan agertzen dena argi eta garbi idatzia dagoela iruditzen zait, erantzun beharrekoari erantzuten diola, taula edo grafikorik ez da agertzen, honek agian azalpen argiagoa izaten lagunduko zuen baina hala eta guztiz ere txukun eta ongi idatzia dago. Bideo eta argazkien erabilpena argia da, erreferentzietan ere jarri dute bideorenbat eta hori ongi dago. Hizkuntzaren aldetik, ortografi maila egokia iruditu zait ez dut akats ortografiko ugari ikusi. Nire kalifikazioa blog honekiko 8 bat izango litzateke. Andoni Escalona Iruarriz, Jarduera fisiko eta zientziak, lehenengo maila.

    ResponderEliminar
  7. ● Iruzkina: Multimedia anitz eta egokia erabilia arren, ez dago taldeko argazkirik. Beste alde batetik, proiektu horretan egingo diren ariketen berri ez du ematen; ez daude ezta adierazita ezta zehaztuta ere. Ordutegiaren antolaketa ez da ikusgarria (taula baten bidez adierazita, abdz). Ez dira agertzen informazio iturririk. Blogaren antolaketa ona.
    ● Kalifikazioa: 8

    ResponderEliminar