ERABILTZAILE MOTA



Resultado de imagen de euskadiGure elkarte honetan gurpildun aulkian dauden pertsonek Euskal Pilotaren mundura gerturatu eta honek dituen modalitate ezberdinez gozatzeko aukera izango dute. Zuen familia edo lagunak ere etorri daitezke zuekin batera egun honetaz disfrutatzera


Horretarako, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan kokatuko ginateke, Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Modu horretan, hiru kokagune hauekin EAE osoko pertsonek izango lukete Euskal Pilotaz gozatzeko aukera. Eta ez hauek soilik, izan ere Nafarroa iparraldean dagoen Euskal kulturarekiko zaletasuna ikusirik, ez lukete oztoporik izango ondoen etortzen zaien lurraldeetara etortzeko. Hala ere, aipatzekoa da eskariaren arabera beste lurralde batzuetan zein lurralde hauetako beste herri batzuetan txertatzea ere badela gure asmoa.

4 comentarios:

  1. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  2. José Echaniz Osés
    Hezkuntza eta kirol fakultatea.

    ResponderEliminar
  3. Laugarren eta azken bloga aztertu ondoren, esan beharra daukat, asko gustatu zaidala landu duten gaia, inklusibitatearen ikuspegia ondo jorratu dutelako, hau da, ezbehar batengatik edo gizarteratzeko modu egoki bat delako. Horrez gain, bloga ondo ordenatuta dago, gaia eta azpigaiak era argian adierazita daude. Datuak jasotzeko informazio-iturri desberdinak erabili dituzte, artikuluak, elkarrizketak … Bestalde, bertan azaltzen diren elkarrizketak, bideoak, argazkiak … ondo bideratuak daude eta era erakargarrian azaltzen dira. Nire iritziz, talde lanean eginiko lana da, guztien artean ideiak eztabaidatuz eta partekatuz egina. Erabili duten hizkuntza zuzena eta aberatsa dela adierazi beharra daukat.

    Blog honek sarrera argia du, euren helburuak eta jarduerak azpimarratuz. Ekimen hau “Oztoporik ez!” Elkarteak bultzatu du eta erakunde honek ez du inolako irabazi asmorik. Argi adierazten dituzte instalazioak, Donostian, Bilbon eta Gasteizen egingo baitira eta giza baliabideak, hainbat material desberdin erabiliko dituzte. Jarduera motei dagokienez, hainbat jarduera mota landuko dituzte, palako eta xisterako jarduerak otsailean, xarea, esku pilota eta joko tradizionalak martxoan, eta azkenik, joko zuzeneko eta fronteniseko jarduerak apirilean. Interneteko estekak, elkarrizketak, argazki galeriak... egoki adierazita daude, baita euren erreferentziak ere.

    Nire iritziz eta jarritako irizpideetan oinarrituz 9ko bat ipiniko nieke egindako lan onagatik.



    Unai Astiazaran Makazaga, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar
  4. Blog honen helburu nagusia, euskal pilota gurpildun aulkiduneko pertsonei sustatzea da eta nire ustez lortu duzue.
    1. Informazio ugari agertzen da blog honetan. Hainbat gairen inguruan hitz egin duzue eta hori nahiko aberatsa izan da. Interneteko hainbat orrietatik hartu duzue informazioa eta horregatik, informazio zabala erabili duzue. Elkarrizketak, plangintza, helburuak… nabarmendu duzue.

    2. Bloga ondo aurkeztuta dago. Hainbat gairi buruz hitz egin duzue: erabiltzaile mota, giza baliabideak, instalazioak, materialak, helburuak, plangintza…Nahiko ordenatuta dago eta argi eta garbi ezberdintzen da zeri buruz doan gai bakoitza. Nire ustez, gai asko ezberdintzea oso onuragarria da irakurlearentzat zeren eta irakurleak bakarrik nahi badu gastuez edota plangintzaz jakin, oso erraz dauka bertara joateko.

    3. Grafikoak eta mapaz aparte, garrantzitsuena dena, irudiak eta bideoak dira! Bi edo hiru jarri dituzue blog osoan eta blogaren helbururik garrantzitsuena irakurlea interesatua izatea da, eta horregatik argazkiak, bideoak, grafikoak… oso garrantzitsuak dira. Beraz, blog honi bideoak edota irudiak ipinita, asko hobetuko zukeen.

    4. Lehen esan dudan moduan, blogaren antolakuntza gogoko dut. Egitura txukuna du. Sarreratxo bat agertzen da hasieran eta bertan pixka bat blogaren helburuak zeintzuk diren azaltzen ditu. Erakunde bat da inolako irabazirik ez duela eta hori ere, hasieran aipatzen du. Erakundearen tokiak ere agertzen dira (Miribillan, Beti Jai-n…). Zeintzuk diren giza baliabideak ere agertzen dira blogean, gastuak, plangintza… Orokorrean informazio asko dauka eta hori oso aberatsa egiten zaio blogari. Denetarik daukagu eta zalantza izatekotan, seguruenik, blogean aurkituko duzu erantzuna.


    5. Hizkuntzari dagokionez nahiko aberatsa da. Era egokian idatzita dago eta euskara ulergarri batean jakina. Informazioa eskaintzeko egokia da hizkuntza.

    -Blog honi 8 bat jarriko nioke.Informazio asko eta ondo ordenatu dute eta oso txukun dago baina argazkiak eta irudiak oso garrantzitsuak direnez, blog hau nire ustez ez da bikainekoa. Argazki batzuk jarriz eta bideo batzuk jarriz nolabait egoera errazago deskribatzeko, blog oso ona bihurtuko litzateke.

    Aitor Grande Diaz, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien Fakultatea, 1.maila

    ResponderEliminar