AURREIKUSITAKO
GASTUAK
Hasierako
inbertsioa
Hasierako inbertsioa zehaztea oso zaila zango litzateke, zeren ez dakigu
izena emango dutenen kopurua. Hala ere, gure aurreikuspenaren arabera, lurralde
bakoitzean 15 pertsona inguru izango direla uste dugu. Ondorioz, honako hauek
izango dira gure inbertsioak:
·
Xisterak: 15
xistera (zesta) 40 erotan (bigarren eskukoak) = 600 euro.
·
Palak: 15 pala
(gomazko paleta, larruzko paleta, pala motza, pala zabala) 15 eurotan= 225
euro.
·
Esku pilotak:
punpa altuko 12 pilota goxo 10 eurotan = 120 euro.
·
Xisterako
pilotak: Zesta puntako hastapeneko 12 gomazko pilota 5 eurotan = 60 euro.
·
Palako
pilotak: Palako hastapenerako teniseko eta gomazko 20 pilota= 30 euro.
·
Kaskoak: 15
kasko ( bigarren eskukoak) 15 eurotan= 225 euro.
·
Aseguruak:
880 euro (Urteko enpresaren erantzukizun zibila)
·
Aholkularitza:
150 euro (Abokatua)
GUZTIRA= 2290
euro.
Gastuak
·
Soldatak: (hilero)
§
800 euro (zuzendaria)
§
300 euro
(begiraleak) x 3 begirale= 900
·
Aholkularitza:
30 euro.
HILERO:
1730 euro.
Diru sarrerak
·
Proiektu
hau hasiera batean izena ematen duten lehengo 20 pertsonentzat izango da, zeren
ditugun baliabideek ez dute gehiagorako ematen. Hala ere, eskaera handiagoa
izanez gero, beste balorazio batzuk egiteko asmoa egongo litzateke. Lurraldeko
15 pertsona aurreikusten ditugunez, 45 pertsona izango genituzke. Bakoitzak
hilean 10 euro ordaindu beharko ditu.
·
Gipuzkoako
diputazioak hilabetero 500 euroko diru
laguntza eskainiko digu, Bizkaikoak 500 eta Gasteizekoak beste 500.
·
Honez
gain, Donostiako, Bilboko eta Gasteizko udaletxeek 250 euroko diru laguntza eskainiko
digute proiektua lurralde hauetan eramateagatik. Izan ere, ekintzak hiri
hauetan burutuz eta proiektu honi indarra emanez, gurpildun aulkian dauden
pertsonenganako inplikazioa eta interesa erakutsiko lukete. Kontuan hartu behar
da hau benetan aberasgarria izango litzatekeela kirol munduko aniztasunari
erantzuteko.
HILERO: 2700 euro.
Aurrekontu hauek aztertu ondoren, hasierako
inbertsioari aurre egiteko 3 hilabete beharko genituzkeela aurreikusten dugu.
Modu horretan, beste hilabeteetan gelditzen zaigun dirua materiala berritzeko eta mantentze lanak
egiteko erabiliko genuke.
PUBLIZITATEA
Proiektua ezagutzera emateko bide nagusia, udaletxe
eta gurpildun aulkian dauden pertsonen elkarteetara bisita zein aurkezpen
txostenak banatzea izango da. Hauek bai paperezko, baita formatu digitalean
egongo dira, eta gutunez zein posta elektronikoz bidaliko dira.
Enpresaren eta proiektuaren informazio guztia blog batean
jarriko dugu ulertzeko modu erakargarri eta errez batean. Gainera, sare
sozialetan (twitter, facebook, istagram…) informazioa ematen joango gara. Horrez
gain, hainbat hedabide lokal (irrati, egunkari...) erabiliko ditugu.
Ane Extremiana Panera
ResponderEliminarJarduera Fisikoa eta Kirolaren Zientzien Fakultatea, 1.maila.