ETXEAN ZAUDELA GUZTIZ ASPERTUTA ZEREGINIK EZ
DUZULA? UTZI AITZAKIAK ALDE BATERA ETA ETORRI GUREKIN EGUN BIKAINA
PASATZERA!
Euskal Pilotaren mundu zirraragarri hau
ezagutzeko aukera paregabea duzue honakoa. Hainbat jarduera ezberdin izango dituzue probatzeko, euskal pilotaren inguruko espezialitate gehienak eta espezialitate hoietan adituak diren jokalariak izango dituzue edozein galdera egiteko eta haiekin solasean aritzeko.
Blog honetan guk eskeintzen ditugun aukeren, baliabideen, daten, instalazioen etab. inguruko informazioa duzue eskuragarri eta bertan azaltzen dira guk lortu nahi ditugun helburuak. Edozein arazo, galdera edo zalantza izanez gero, gurekin harremanetan jarri inongo arazorik gabe.
Beraz, emozioz beteriko egun hauetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu, hori bai izerdia botatzeko beldurrik ez izan. EZ AHAZTU ZUTAZ GAIN ZURE INGURUKO JENDEA ERE ETORTZEA, ZUREKIN BATERA ESPERIENTZIA HONETAZ DISFRUTATZERA. Dakizuenez bizitzan eta kirolean ez dago OZTOPORIK! EGURRA!